Gurutzbideko hamalau geldialdietan otoitz eta gogoeta egin zuten bildutakoek

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 8a, 02:00

ASTE santuko ekitaldien barruan ostiralean Gurutzbidea izan zen, urteroko moduan. San Joan Bataiatzailearen parrokiatik abiatu ziren eta Santa Barbara tontorrera iritsi arte 14 geldialdi egin zituzten. Geldialdi bakoitzean Manuel Odriozola bikarioak Nazareteko Jesusek Gurutzbidean bizitakoak ekarri zituen gogora, baita bere heriotza ere. Gertakari hauek ardatz hartuta gogoetarako bidea jarri zuen: ´Jesus garai hartako elizako buruek eta buru zibilek kondenatu zuten. Horietako askok aurretik txalotu egin zuten. Momentu horretan Jesus bakarrik dago eta zalantza eta dudak ditu. Zalantza eta dudak edukitzea normala da, ez zaie beldurrik izan behar. Dabilenak izango ditu dudak eta zalantzak` adierazi zuen. Gaur Meza Nagusia Gaur Pazko Igandean, Meza Nagusia izango da Hernaniko parrokia ezberdinetan. Goizeko 10:30etan Ereñotzuko San Antonio parrokian izango da; eguerdiko 12:00etan Floridako San Jose Langilea parrokian; 11:00etan, San Juan Bataiatzailearen parrokian; eta goizeko 09:30etan, Agustinetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!