Astigarragako Gazte Asanbladak aurreneko Gazte Topaketak antolatu ditu apirilaren 14rako. Topaketa herri ezberdinetako gazteak
biltzeko antolatu da, Hernanikoak barne, eta helburua da elkarren berri izatea eta harremanak sendotzea. Egun guztiko egitaraua antolatu dute: goizeko 11:00etan, malabareak, graffitiak, mural erakusketa, bideo projekzioak eta hamaiketakoa; 13:00etan, triki bertso poteo herrikoia; 13:00etan, bazkaria eta ondoren bertsolariak; 16:30etan, gazte asanbladen arteko joko eroak; 19:00etan, kalejira umoretsua; eta gaueko 22:00etan, Banda Batxoki, Bisai, Apartheid, Xikinkei eta Kasu! taldeen kontzertua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!