LAB sindikatuak langile guztiei dei egin die, Aberri Egunean, Irundik abiatuko den martxan eta Hendaian izango den ekitaldian parte hartzeko. Adierazi duenez, Aberri Egunean LABek indarrak biltzeko konpromisoa hartu nahi du, ´bake eta demokrazia egoera lortzeko zein euskal nazio libre, sozialista eta solidarioa eraikitzeko`. Sindikatuak garbi du ´elkarrizketa eta negoziazio prozesuak indartzeko bidea borroka` dela eta dio ´herri moduan eta langile moduan dagozkigun eskubideekin konprometituta` lortuko dela ´Euskal Herri libre eta bere buruaren jabea`eraikitzea.
LABen iritzira aldaketa garaia da eta ´aldaketa politiko honek, era berean, eraldaketa soziala ekarri behar du`. ´Honetan, sindikalismo abertzaleak, eta LABek bereziki, zeregin haundia du, aurretik bestelako eredua eraikitzeko: solidarioa, aberastasunak justuki banatuko dituena, erakunde sozial, linguistiko eta kulturalak bermatuko dituena, genero parekidetasunean oinarritutakoa`. Euskal Herriko langile guztiei dei egin diete martxan parte hartzeko, ´modu bateratuan, alderdikerien gainetik`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!