«Aberri Eguna izango da nazio gisa agertzeko topaleku ezin hobea»

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 5a, 02:00

BAI Euskal Herriari ekimenak Irundik abiatuko den martxarekin bat egiteko deia egin du Kronikara bidalitako prentsa ohar baten bidez. ´Indarrak bilduz eta bultza eginez gaindituko ditugu oztopoak baina ezinbestekoa da herritarron konpromisoa` adierazi du. Bide horretan ekimenak honakoa zabaldu nahi izan du: ´nazio gisa agertzeko eskubidea dugu, eta Aberri Eguna da eskubide hori praktikan jartzeko topaleku ezin hobea`, ´lurralde ezberdinen arteko zatiketa administratiboarekin bukatzeko beste urrats bat izango da. Euskal Herria bat delako`, eta ´euskal herritarrona da hitza eta erabakia. Herritarren gehiengoak eskatu du nahi hori errespetatzea, eta besterik ez dagokie Estatu Espainiar zein Frantzesari`.

Eskerrak
Bestalde ekimenak eskerrak eman ditu martxoaren 31n, Biterin, Nazio Eskubideen aldeko ekimena posible egin zuten guztiei. ´Euskal Herriari nazio gisa zor zaizkion eskubideak era bateratu batean azaldu eta publiko egitea lortu` zelako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!