Santa Barbarara Gurutzbidea eta Pasioa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 5a, 02:00

ASTE Santuko ekitaldiak izango dira gaur ere. Goizean, Santa Barbara aldera Gurutzbidea aterako 08:30etan, erromatarrek Nazareteko Jesus hil zutela gogoratzeko. Santa Barbararako bidean 14 geldialdi egingo dituzte eta bakoitzean otoitz egingo dute. Gurutzbidean herritar mordoa bildu izan da urtero. Gurutzbideaz gain, elizkizunak ere izango dira gaur: goizeko 09:00etan Ereñotzuko San Antonio parrokian, goizeko 10:00etan Floridako San Jose Langilea parrokian, eta goizeko 11:30etan, San Juan Bautista parrokian. Pasio ospakizuneko elizkizunak ere izango dira gaur: arratsaldeko 18:00etan San Antonio parrokian, arratsaldeko 18:30etan San Juan Bataiatzailea parrokian, eta arratsaldeko 19:00etan San Jose Langilea parrokian eta Agustinetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!