Dantzari festa, Joseba Tapia eta Xarnegeren musika apirileko kultur ekintzen artean

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 6a, 02:00

APIRILEKO kultur egitaraua ekintzez beteta dator. Aste Santuko oporraldia pasa eta apirila bukaera arte izango da non denbora pasa. Apirilaren 20tik 28ra bitartean, Dantzari festa izango da. Aurten 12garrena. Dantzari festaren inguruan antolatuko diren ekintzen bidez Euskal Herriko txoko ezberdinetako garai bateko jantzi eta dantzak ezagutu ahal izango dira. Txotx garaiko egitarauaren barruan, hilaren 14an Betizuak, a ze zirkua emanaldia izango da; eta hilaren 21ean, bertsolariak, abesbatza, abeslariak eta kopla zaharrak uztartzen dituen Sagardoren graziya ekitaldia.

Joseba Tapia eta ‘Xarnege’ taldearen kontzertuak
Hilabete honetan azpimarratzeko moduko bi musika emanaldi ere izango dira, batetik, Joseba Tapiak bere azken lana, Real politik izenekoa, aurkeztuko du Hernanin hilaren 20an. Bestetik, hilaren 19an, Xarnege izeneko taldeak, euskal eta gaskoi musika emanaldia eskainiko du musika tresna tradizionalak erabilita.

 

EGITARAUA

Apirilak 13. San Joan
jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko azken eguna.
Apirilak 14. Kalez
Kale Kantari.
12:00etan, Plaza Berritik.
Apirilak 14. ‘Betizuak,
a ze zirkua’ haurrentzako emanaldia.  17:30etan, Atsegindegin.
Apirilak 16. Kontzertua. ‘Las Hurdes: Toques y cantos de tamboril’. 19:30etan, Biterin.
Apirilak 19. ‘Xarnege’
taldearen kontzertua. 20:00etan, Biterin.
Apirilak 20.  Joseba Tapiaren kontzertua, ‘Real politik’. 20:00etan, Biterin.
Apirilak 21.  ‘Sagardoaren graziya’. 20:00etan, Biterin.
Apirilak 20-28. 
Dantzari festa.
Apirilak 22.  VI. Argazki
rallya. Gudarien plazan, 09:00.
Apirilak 24.  Ipuin
kontaketa. 17:30etan, eta 18:00etan, udal liburutegian.
Apirilak 28.  Haurrentzako antzerkia, ‘Zuk zuk jaunaren alfabeto berria’. Biterin, 11:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!