I. Gazte Topaketak apirilaren 14an

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 5a, 02:00

Hernanialdeko, Donostialdeko eta Oarsoaldeko gazte asanbladek I. Gazte Topaketak antolatu dituzte apirilaren 14rako, Astigarragan. Joseba Barandiaran plazan, 11:00etan, malabareak, graffitiak, mural erakusketak, proiekzioak eta hamaiketakoa izango dira; 14:30etan bazkaria eta bertsolariak, 16:30etan jokoak eta 19:00etan kalejira bat aterako da. Gaueko 22:00etan frontoian Banda Batxokik, Bisaik, Apartheidek, Xikinkeik eta Kasuk kontzertua eskainiko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!