Eguraldi kaxkarrak ez zuen Karobi elkarteko koadrila geldiarazi

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 4a, 02:00

Karobi elkarteak irteera antolatu zuen martxoaren 24an Igeldotik Oriorako bidea egiteko. Eguraldi kaxkarra eginagatik nahiko jende bildu zen. Ondoren babarrun jana egin zuten. Irteerako argazkiak elkarteak duen web orrian ikusi daitezke: http://karobielkartea.googlepages.com/home helbidean. Apirilaren 21 eta 22an Leonera irteera antolatu dute, izena emateko epea irekia dago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!