KARBONERA etxea okupatu zela urtebete pasa dela ospatuko dute gaur. Ospakizuna Jon Zabaletak osatutako bideo baten proiekzioarekin hasiko da, Karbonera urtebete. Ametsa eta errealitatearen artean izena duena. Proiekzioa arratsaldeko 20:00etan hasiko da. Segidan, afaria eta musika izango dira. Jendea animatu dute instrumentuak eramatera afalondorengo saio librean parte hartzeko. DJ emanaldia ere izango da. Afarirako txartelak salgai daude, 4 euroren truke, Kitto, Tripontzi, Ongi Etorri eta Itxaski tabernetan, baita Karboneragunean ere.
Espazio baten beharra
Jon Zabaleta bideoaren egileak azaldutakoaren arabera, gaur ikusiko den bideoan azkeneko urteetan, herrian egon den espazio baten beharraren bueltan gertatukoak kontatzen dira, ´Pipirita eta Katangatik hasi, Gazte Txabolatik pasa eta Karbonera arte`. Horrekin batera Karbonera etxeko asanblada martxan jarri zenetik, egin diren ekintzak ere azaltzen dira.