Yone Boutique-k UDA Aretxabaletari irabazi zion, ondo jokatuta (4-0)

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 3a, 02:00

Yone Botique-Hernanik irabazi egin zion UDA Mercedes Goiko-Auto Aretxabaletako taldeari, 4-0, joanden igandean. Talde hernaniarrak oso ondo jokatu zuen lehen zatian, ´denboraldi osoko lehen zati onenetakoa`, eta 8garren minuturako 3-0 aurreratu ziren. Golak Josuk (2), Davidek eta Igorrek sartu zituzten. Atsedenaldirako 4-0 zijoazen eta bigarren zatian ez zen markagailua mugitu, bi taldeek penalti bikoitz bat izan zuten arren. Datorren asteburuan atsedenaldia dute, eta hurrengoan etxean jokatuko dute berriz, Zarautzen aurka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!