Kartela aurkezteko azken eguna gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 3a, 02:00

San Joan jaiak iragarriko dituen kartela aurkezteko epea gaur bukatzen da. Kartelak San Joan jaiak. Hernani 2007 goiburua izan behar du eta paperean nahiz euskarri digitalean aurkeztu daiteke.Lanak Biterin utzi behar dira, 18:00etatik 20:00etara, sinadurarik gabe, eta horrekin batera egilearen izena helbidea eta telefonoa entregatu behar dira gutunazal itxi batean. Kartel irabazlea maiatzaren 4a baino lehen aukeratuko dute eta 600 euroko saria izango du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!