Askatasunak zabalduko prentsa ohar baten arabera, Guardia Zibilak Hernaniko hiru etxe miatu zituen igandetik astelehenerako gauean. 00:00ak aldera, Jauregi auzoko etxe batera sartu eta bi orduz izan ziren barruan. Goizeko 03:00etan, berriz, pertsona baten bila sartu ziren Sagastialde Berri eta Plaza Berriko bi etxeetan. Ez zuten inor atxilotu. Atzo iluntzean manifestazioa egin zen, miaketak eta aurreko egunetako atxiloketak salatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!