Gorengo mailako taldea gogotik saiatu zen, baina 1-1 berdinketarekin konformatu behar izan zuen Zubipen, atzo, Mondragon taldearen aurkako partiduan. Lehen zatia golik gabe bukatu zen eta bigarrenean buru-belarri saiatu zen Hernani garaipenaren bila. Mondragonek, ordea, kontraerasoan jokatzeko baliatu zuen hori eta berak egin zuen lehen gola eta 0-1 aurreratu. Handik laster sartu zuen Hernanik berdinketaren gola eta bi baloi zutoinera ere bota zituzten zuriberdeek. Partidu bukaeran irabazteko aukerak izan zituen Hernanik, baina baita Mondragonek ere eta berdinketarekin konformatu behar izan zuten. Lehen postua geroz eta zailago du Hernanik, baina bigarrenari eustea ere ez da gutxi.
Emakumezkoen Ligan irabazi
Emakumezkoen Ligako taldeak lau partidu zeramazkien irabazi gabe igoera fasean, eta atzo hautsi zuen ratxa txar hori, Eibartarrak taldeari 0-2 irabazita. Aurkariari atzean eutsi eta kontraerasoen egin zuten min zuriberdeek.