Hernanik galdu liderraren aurka

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 2a, 02:00

Larunbatean jokatu zuten Hernanik eta Master Askartzak Hernaniko igerilekuan eta Leioakoak nagusitu ziren 6-9. Bizkaitarrak sailkapeneko lehen postuan dijoaz, partidurik galdu gabe eta hernaniarrek hirugarren postuan jarraitzen dute. Bi partidu falta dira liga bukatzeko eta ondoren hasiko da igoera fasea. Hernaniarrek nahiko ziurtatua dute igoera fasea, lehen taldea zuzenean igoko baita eta beste bik promozioa jokatu. Gainera, Master Askartza goiko kategoriako taldearen filiala da eta ezin du mailaz igo eta aurten 4garrenak ere jokatuko du igoera fasea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!