Larrañaga-Tomasena eta Juan Miguel Goikoetxea musean txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 1a, 02:00

Txantxangorri elkarteko mus txapelketak jokatu berri dira, bai bi-bitara eta bai buruz-buru. Joan den ostiralean banatu zituzten sariak, zuzendaritzak eta sarituek egin zuten afariaren ondorenean. Aurtengo txapeldun bi-bitara Larrañaga eta Tomasena izan dira; bigarren, Goñi eta Bilbao; hirugarren, Ceci eta Bitxo; eta laugarren, Zaldua eta Txepe. Buruz buru, berriz, anaien arteko finala izan da eta Juan Miguel Goikoetxea gelditu da txapeldun; bigarren, Bixente Goikoetxea; hirugarren, Bixente Goñi; eta laugarren, Manu Loinaz. Urteroko moduan, umore ona izan zuten afaritan eta sari banaketan, eta horren erakusle da sarituak eta sari emaleak agertzen diren argazkia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!