Hernanik 36-17 irabazi zion atzo Oviedori, lehen zati ona jokatuta. Partidua hor bideratu zuen Hernanik eta bigarren zatia erlajatuegi hasi zuten. Hori baliatuta, 26-12ra inguratu zen Oviedo, baina partiduari bukaera sendoa eman zion Hernanik eta ez zion utzi garrantzia haundiko garaipenari alde egiten.
Bost entsaio egin zituen Hernanik eta bonusa lortu: Harkaitz Otegik, Iraitz Garmendiak, Oier Garmendiak, Igor Genuak eta Eneko Mitxelenak entsaio bana egin zuten. Horrez gain, Iraitz Garmendiak 3 transformazio sartu zituen.
Igoera fasea buruan
Gaur, Durangok Alcobendasen galduko balu, matematikoki sailkatua egongo litzateke Hernani igoera faserako. Eta liga bukatzeko bi partiduren faltan, horretan dauka dagoeneko burua Landareko taldeak, Joxe Elosegi entrenatzaileak nabarmendu duenez: ´gaurko partidua irabazi behar genuen eta orain igoera fasean zentratu behar dugu`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!