Antenak eta osasuna

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 1a, 02:00

Berriro telefonicak herri erdian daukan antenan beste modulo bat gehitu du. Iaz edo duela urte pare bat 3 modulo gehitu zituen. Udaletxekoek badirudi duela urte batzuk uhinen neurketak egin zituztela, baina noski, ordutik hona lau modulo gehiago gehitu badituzte, ez dut uste orduko neurketak balioko dutenik, eta noski gure osasunarengan edukiko duen eragina seguru ez dela berdina izango. Antenek sortzen dituzten gaitzei buruz hainbeste eztabaida dagoen garai hauetan, egokia da horrela jokatzea gure osasunarekin? Ez zuten hitz-egin telefónica herri erditik eramateko?, orduan, Nola da posible gero eta antena indartsuagoak edukitzea herriaren bihotz bihotzean? Ea norbaitek erantzun bat dauka guretzat. Hori bai, azkar mesedez, ea oraindikan osasuntsu gauden. Pablo Rodriguez
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!