Extremaduraren inguruko XV. Jardunaldiak dira atzo eta gaur Hernanin. Atzo, Extremadurari buruzko ikus-entzunezkoak eta poesia emanaldia izan ziren eta gaur izango da egun haundia, Atsegindegiko festarekin.
Hernanin, herritar ugari da Extremaduran jaioa edo aurrekoak Extremadurakoak dituena eta urtero festa arrakastatsua egiten da, ohiturak konpartitu eta ezagutu nahi dituztenen artean. Aurtengoa 15garren edizioa da eta urteroko moduan, Extremadurako produktuak dastatzeko aukera izango da eta artisau lanak, dantzak eta beste hainbat gauza ikusi eta gozatzeko aukera. Gaur, goizeko 10:00etan hasiko da produktuen salmenta; 13:00etan, Virgen de Guadalupe kanta eta dantza taldearen emanaldia izango da eta baita 17:30etan ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!