Hernani-Oviedo, galdu ezineko partidua gaur Landaren

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 31a, 02:00

Hernaniko senior taldeak oso partidu garrantzitsua du gaur 17:00etan Landaren, Oviedoren kontra, 12garren jardunaldian. Oviedo azkenaurrena dijoa sailkapenean, 15 punturekin, eta hiru partidu besterik ez ditu irabazi. Ohiko ordutegia aldatu egin dute asteburu honetan, Biarritz Olympique taldearen partidua ikusi ahal izateko bihar Donostiako Anoeta estadioan. Jardunaldia aproposa izan daiteke Oso partidu garrantzitsua da gaurkoa, izan dezaken eraginagatik. Hernaniarrak bigarren postua mantentzeko borrokan ari dira, igotzeko play-offa jokatu ahal izateko, eta jardunaldi aproposa da abantaila haunditzeko, Durangok Alcobendas liderraren etxean jokatuko duelako, galtzeko aukera askorekin. Bi emaitzak aldekoak izanez gero, hernaniarrek abantaila 12 edo 13 puntura luzatuko lukete, ia gaindiezina dena. Zaleei deialdia Alcobendasera begira egon gabe, ordea, Hernanik gaurko partidua aurrera atera behar du, eta horretarako zaleen in-darra eta animoa primeran etorriko zaie. Klubak deialdia luzatu nahi izan die herritar guztiei landarera joateko, ´denboraldi zoragarri honetako azken aurreko bultzada denon artean emateko`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!