1. mailako jubenil taldeak oso garaipen garrantzitsua lortu zuen joan den igandean To-losaren aurka (2-0), eta bakarrik geratu da lidergoan. Gaur Antoniano hirugarren sailkatuaren kontra jokatuko du Zarautzen, 18:00etan. Irabaziz gero, igoeratik gertu leudeke, 5 partidu faltan. Talde nagusiek bihar Gorengo taldeak eta emakumezkoen ligakoak bihar izango dituzte partiduak. Gorengoak Mondragon hartuko du Zubipen, 17:00etan, eta Hernanik Eibarren jokatuko du, Eibartarraken kontra, 10:30etan. Bi taldeak garaipena behar dute, goiko postuetatik ez urruntzeko.