Kontzentrazioa egingo du gaur Etxerat elkarteak, hileko azken ostiralero egin ohi duen gisan. Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea eskatuko dute Estatus politikoa orain, Euskal presoak Euskal Herrira lemarekin. Etxeratek dei egin die deialdiarekin bat egiten duten herritarrei kontzentraziora azaltzeko. Gaur, arratsaldeko 20:00etan, Gudarien plazan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!