Hernani-Irurtzun finala bihar, Urnietan

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 30a, 02:00

Berria txapelketako finala jokatuko dute bihar Hernanik eta Irurtzunek, txapelketa ona egin ondoren. Hernanik Bergara, Añorga eta Baztango Txaruta bi aldiz garaitu ditu finalera sartzeko eta Irurtzunek Huarte, Bidegoiango Aurrera Saiaz, Burlatako Zugarralde eta Amezketako Zazpi Iturri. Final gogorra espero da eta agian Irurtzun bera aterako da faborito, kadete eta jubeniletan gauzak berdin, baina nagusietan Irurtzunen aldera ikusten baitira. Berez Hernanin jokatzekoa zen finala, baina frontoiko obrak luzatzen ari direnez, Urnietan izango da, bihar, arratsaldeko 16:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!