Dobera Euskara Elkarteak urteko batzarra egingo du gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 30a, 02:00

Dobera Euskara Elkarteak urteko batzarra egingo du gaur, arratsaldeko 19:00etan, Doberan bertan, Larramendi 11n. Dobera eta Kronikako 2006 urteko memoria eta balantzea aurkeztuko dira bertan eta 2007ko egitasmoak eta aurrekontuak.

Egitasmo ugari
Doberak egitasmo ugari izan ditu 2006an, besteak beste www.dobera.com web orria berritzea, bazkideen arteko komunikazioa hobetzeko. Sortuz eta Sortuz egitasmoan Hernaniko musika talde eta bakarlarien abestiekin osatutako CDa ere egitasmo berezia izan da. Urteroko egitasmoak ere errepikatu ditu bestalde Doberak: Jolas eta Solas, Hamaika batuaz, Hala Bazan, Eskoletako Erabilera neurketa, Gure Artean Euskaraz eta baita urtean zehar antolatutako kultur ekitaldiak ere. Horrez gain, eskaintzen dituen zerbitzuak ere egitasmoen barruan daude. Kronikari dagokionean balantzea egin eta 2007ko egitasmoak azaltzeaz gain, 2006an Buruntzaldeko komunikabideei buruz Ikertalde enpresak egindako azterketaren berri emango da gaurko batzarrean. Doberak dei egin die bazkide guztiei urteko batzar honetara azaltzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!