Musika Bandak kontzertua du bihar Udaletxeko arkupeetan

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 30a, 02:00

Musika Bandaren kontzertua izango da bihar arratsaldeko 19:30etan, udaletxeko arkupeetan. Zipri Otxandorena zuzendari dela sei obra joko dituzte, horietatik lau lehen aldiz.

Sei obrako egitaraua
Pamplona feria de toro M. Turrillas konposatzaile nafarraren pasodoblearekin hasiko da kontzertua, musikagilearen jaiotzaren 100garren urteurrena bete berria den honetan; Johann Brahmsen 5. eta 6. Hungariar dantzekin jarraituko du kontzertuak; Theme from Schindler’s list izen bereko filmaren soinu-bandaren moldaketa izango da hurrengo obra; Taranduella kantan bonbardino bikote bat ariko da bakarlari lanetan, Banda guztiak lagunduta; St Luis blues jazz estandar ezagunaren moldaketa bat joko dute azken aurreko; eta kontzertua bukatzeko, Resurrección Mª de Azkueren Vizcaytik-Bizkaira lana joko du bihar Musika Bandak. Tafalla eta Donostia Hernaniko Musika Bandak kontzertu bat baino gehiago izango ditu apirilean. Apirilaren 21ean Tafallan emango du kontzertua eta apirilaren 28an, Donostian. Hernanin lehenengoz joko dituzten lau obrak joko dituzte kontzertu hauetan ere, beren errepertorioko beste obra batzuekin batean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!