Ezkurra eta Urrutia hiruren aurka ariko dira gaur Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 29a, 02:00

Jaialdi erakargarria antolatu dute gaur Galarretan, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Partidu estelarrean, Ezkurra eta Urrutiak hirukotearen aurka neurtu beharko dituzte indarrak: Bitoria-Altuna II-Lizaso. Osatu litekeen bikoterik onena edo onenetakoa da Ezkurra eta Urrutiak osatzen dutena, baina hirukotea ere punta puntakoa jarri dute eta ez da faborito garbirik aterako. Gainerako partiduak dira: Etxeberria IV-Agirrezabala/Urriza-Aizpurua II, Bereziartua-Etxeberria III/Uterga-Iriarte eta Matxin III-Aizpuru/Agirresarobe-Auzmendi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!