Aitzol Arrieta: «Saskibaloian serio jokatzen, beste talde batzuen aurka, 5. mailan hasi ginen»

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 29a, 02:00

Aitzol Arrieta Hernaniko saskibaloi taldeko jokalaria da, jubeniletan. Talde hau jokalari baten ikuspuntutik ezagutzeko Aitzol elkarrizketatu dugu, bere gustuko jokoak, jokalariak, entrenatzileak, etab. zeintzuk diren jakiteko. Beste ikuspuntu batetik ikusteko, Ibon Ocaña taldeko entrenatzailea ere elkarrizketatu dugu. Berari antzeko galderak egin dizkiogu, baina batzuetan estuasun batean jarri dugu galdera pertsonalak eginez bere taldekideei buruz.

Zein da zuen entrenatzaile gustukoena?

Aitzol: nire entrenatzaile gustukoena da: Ibon Ocaña. Ibon: nirea DKV taldeko entrenatzailea da, Aito Garcia Reneses.

Zein jokalari duzue gustukuen ACB ligatik? Eta Estatu batuetako NBA ligatik? Aitzol: ACB ligako nere jokalari gustukoena Tau Baskoniako Luis Scola da eta NBAtik Los Angeles Lakerseko Kobe Bryant. Ibon: ACB ligatik DKVko Rudy Fernandez, eta NBAtik New Orleans Hornets eko Peja Stoiakovic da.

Zure ekipoko zein jokalari duzu gustukoen? Ibon: Vincen dut gustukoena nire ekipotik.

Zein duzue gustukoen NBA ala ACB? Aitzol: NBA dut gustukoen ikusteko. Ibon: Nik berriz ACB dut gustukoen.

Zenbat partidu irabazi dituzue denboraldian zehar? Aitzol: Uste dut 7-8 partidu irabazi ditugula denboraldian.

Zein partidu izan da zailena zuentzat? Eta errazena? Aitzol. Cafes Aitonaren aurkako partidua zailena, eta errazena Goierriren aurkakoa.

Jokalari baten batek izan al du lesio zailen bat denboraldi honetan? Ibon. Bai Iñigo Alzelaik izan zuen lesio zail bat.

Zergaitik aukeratu zenuen saskibaloia eta ez beste edozein kirol? Ibon: Kirol hau gehien gustatzen zitzaidalako beste guztiekin alderatuz.

Ikusteko zein duzue nahiago saskibaloia ala futbola? Aitzol-Ibon: Saskibaloia dugu gustukoen, duda izpirik gabe.

Noiz hasi zineten saskibaloian jolasten zu eta zure lagunak? Aitzol: Serio jolasten 5.mailan hasi ginen beste aurkarien aurka.

Zein ekipo duzue gustukoena ACB ligatik? Eta NBA ligatik? Aitzol: ACB ligatik Tau Baskonia eta NBA ligatik Toronto Raptors ditut gustukoen. Ibon: ACB ligatik DKV Joventut eta NBA ligatik Portland Trail Blaizers ditut gustukoen.

Zein kirol dituzue gustukoen saskibaloiaz gain? Aitzol: Nik futbola dut gustukoen saskibaloia kenduta. Ibon: Nik, ordea, tenisa dut gustukoen saskibaloia kenduta.

0 Xabi Azaldegi, Endika Garmendia eta Beñat Agirrezabala Langile ikastola

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!