Hiri debekatuaren mapa

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 29a, 02:00

Hiri Debekatuaren Mapa egitasmo berritzailea da, eguneroko kale elkarbizitza hobetzeko proiektua da. Parte hartzaileen bitartez lortzen dira emaitzak, gai ezberdinak -oztopo arkitektonikoen jabetzea, erosotasuna, espazioaren erabilera, beldurra, lasaitasuna, biolentzia, ongizatea eguneroko bizitzan...- lantzen direlako. Proiektu honetan, emakumeek parte hartu, iritziak eta proposamenak jaso eta, ondorioz, horien aldeko apustua antolatzen dute. Azken finean, Hiri Debekatuaren Maparen bidez, kalea denon gustukoa eta segurua izatea lantzen da. Eta guk horretarako aukera izan dugu gure ikastetxean. Gure ikastolan, orain arte, bi saio egin ditugu, bakoitza bi ordukoa. Lehendabizikoa aurkezpen modukoa izan zen. Hernaniren eraldaketak zeintzuk izan diren historian zehar azaldu ziguten eta hiri, herri edo auzo batean aurki daitezkeen oztopoak aipatu genituen. Honetaz jabetzeko, bi saioen arteko egunetan argazki batzuk ateratzeko eskatu ziguten, eta hauetan herrian ustez arriskutsuak, ilunak, isolatuak, bakartiak... diren kale, parke, txokoak... agertu behar genituen. Bigarren saioan, Hernaniko plano handi baten gainean, egindako argazkiak erantsi eta bakoitzak iradokitzen zigunaz azalpen, iruzkin eta komentarioak idatzi genituen taldeka, leku bakoitzak dituen zailtasunak, oztopoak eta arazoak aipatuz. Ondorioz, emakumeak arazo gehiago dituela ohartu ginen. Azkenik, neska-mutilak bereizitako saioak egin genituen: autodefentsako ikastaro bat, neskek; sentsibilitatearena, mutilek, sexismoaren kultura, sexuen arteko berdintasunren kontzientzia lortzeko. IRITZIA: Lehen saioan, bi orduko hitzaldia izan zenez pixka bat aspertu ginen. Bigarren saioan, horma-irudia egiten aritu ginen eta dibertigarria izan zen. Eta autodefentsako azken saioak oso dibertigarriak izan ziren eta oso ongi pasa genuen. 0 3. maila Langile ikastola
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!