‘El Domingo si Dios quiere’ filma gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 29a, 02:00

Gaur zine klubean emakumearen gaiarekin zerikusia duen flma jarriko dute, El Domingo si Dios quiere. Martxoaren 8ko egitarauaren barruan antolatu dute zine foruma. Filmea Yamina Benguigui zuzendariarena da. Zouinak Argelia utzi eta Frantziara emigratutako bere senarrarengana abiatzen da, amagin arrebarekin batera. Zouinak bizitza berrira moldatu beharko du. Egun batean jakingo du Argeliako beste familia bat bizi dela bere herrian, eta haiek bilatzen saiatuko da, nola ahala. Arratsaldeko 17:00etan eta gaueko 22:00etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!