Langile HKE taldea txapeldun gelditu da kadete mailako Gipuzkoako Txapelketan, joan den asteburuan Tolosari 3-2 irabazita. Bi taldeak puntu berdinekin iritsi ziren ligako azken partidura eta Gipuzkoako txapela jokoan izan zuten azken partidu horretan. Lehen jokoa hernaniarrek irabazi zuten 25-18; bigarrena tolosarrentzat izan zen 19-25; hirugarren jokoan hernaniarrak aurreratu ziren 21-13, baina tolosarrek buelta eman eta 23-25 irabazi zuten; eta azken bi jokoak nagusitasun haundiarekin irabazi zituzten hernaniarrek 25-16 eta 15-4. Berez, nesken liga da, baina kadeteetan mutilen kadete ligarik ez dagoenez, Hernaniko mutilen taldeak ere liga honetan jokatu du, baina sailkapenean ez dira sartu. Partidu hori bakarra izan da Langile HKEk galdu duena, gainerako guztiak irabazi ditu. Bi talde hauekin batean, Inmaculadako taldea ere aritu da ligan, eta Hernani eta Tolosaren atzetik berak gelditu dira.
Orain Euskal Herriko txapelketa
Orain, Euskal Herriko txapelketa jokatuko dute hernaniarrek, Araba eta Bizkaiako talderik onenekin. Apirilean jokatuko da txapelketa, egun bakarrean.