Marisol Agirreren Indiako argazkiak bihar arte, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 29a, 02:00

MARISOL Agirrek Indiara egindako bi bidaietan egindako argazkiekin erakusketa osatu du. Guztira 300dik gora argazki ikusi daitezke eta Indiako alderdi ezberdinak erakusten dira: merkatuak, jendea, monumentu garrantzitsuenetako batzuk, autoen zirkulazioa, kaleak, ibaiak, eta abar. Bidai hauetan argazkilaria gehien harritu duena izan da, jendea, ´zer gauza gutxirekin bizi litekeen irraparrea ahoan dela` azaldu du. Erakusketa ikusteko azkeneko aukera bihar izango da, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!