Sirenak probatuko dira gaur Ereñotzu inguruan

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 30a, 02:00

Isuri Toxikoak diren kasuan jotzeko jarri diren sirenak probatuko dira bihar Arquema eta Electroquímica inguruetan. Bi enpresa hauetatik kilometro eta erdiraino entzungo da sirena, Epele-Ereñotzu inguruan. Ekintza honekin sistema urrutitik aktibatzen ote den probatu nahi da, eta ez da beharrezkoa izango benetako alerta egoera batean hartu beharreko neurriak hartzea (konfinamendu aholkuak jarraitzea, ate eta pertsianak ixtea, aire egokitua ixtea...). Gaur, goizeko 11:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!