Karobi elkartea irteera antolatzen ari da Leonera, apirilaren 21 eta 22an. Larunbatarekin irten, eta hamaiketakoa bidean egin ondoren, Castrillo de los Polvazares herrira iritsiko dira, han Maragateriako ohizko bazkaria egiteko. Herria ezagutu eta Leonen egingo dute lo, Tryp Leon 4 izarretako hotelean. Hurrengo egunean bazterrak ikusi eta bazkal ondoren bueltatuko dira etxera. Izen emateko epea zabalik da bazkideentzat eta bazkide ez direnentzat apirilaren 2tik 15era zabalduko da. Prezioa 100 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!