Udaltzaingo Batzordea izango da gaur, arratsaldeko 17:00etan. Bertan hitz egingo dute Udaltzaingoa lekuz aldatzeaz. Teodoro Zuloaga Udaltzain buruak azaldutakoaren arabera, Aste Santu aurretik edo pasa eta berehala aldatu nahi lukete Agustinetako eraikin berrian antolatzen ari diren bulegora. Bide heziketa hamabostaldiaz ere hitz egingo dute batzordean: asmoa da kalean, oinezkoekin, bide heziketa saio batzuk egitea eta ohartaraztea herri barruko istripu arriskuaz. Istripuak sahiesteko nola jokatu behar den azaldu nahi lukete. Hitz egingo duten beste puntu bat da motorrentzako aparkamenduetaz. Besteak beste, aparkamenduak jarri nahi dira: Elkano eta Urbieta kaleko bidegurutzean, Latsunbe kalean (CCOOen egoitza inguruan), eta Izpizua eta Txirrita kaleko bidegurutzean. Kaxkoan, Elbarrientzako kotxe aparkamendu gehiago jartzeko azterketa egiteaz ere hitz egingo dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!