Ezker Batua-Aralarrek Beatriz Fernandino izango du zerrenda buru eta Xabier Peñagarikano bigarren

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 29a, 02:00

Bi alderdiak koalizioan aurkeztuko dira eta datozen egunetan, zerrenda osoa eta proposamen konkretuak aurkeztuko dituzte.

Ezker Batua eta Aralar alderdiek datozen udal hauteskundeetan koalizioan aurkezteko asmoaren berri eman zuten, eta atzo zerrendako bi lehenengo hautagaiak zeintzuk izango diren azaldu zuten. Beatriz Fernandino izango da zerrenda burua, gaur egun kultur zinegotzia dena eta Moulinex-eko langile ohia. Zerrendan bigarren Aralar alderdiko Xabier Peñagarikano izango da, irakaslea.

Elkarbizitza eta parte hartzea helburu

Helburuak nabarmen adierazi dituzte bi hautagaiek: ´elkarbizitza lortzea, eta parte hartzea eta hernaniarren arteko elkarlana bultzatzea; ezkerreko balore solidariotatik lan eginda noski`. Datozen egunetan, zerrenda osoa eta Hernanirako zenbait proposamen konkretu aurkezteko asmoa azaldu du koalizioak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!