vENEZUELAKO Casa de los muchachos proiektuaren berri emango dute gaur, Hegoaldearekin sentsibilizatzeko kanpainaren barruan. Proiektua azaltzen Caracasen 12 urte pasa dituen hernaniar bat izango da, Idoia Braceras. Harekin batean, Txema Mercado zinegotzia eta Unicefeko Nagore Gorostiza eta Pello Artetxe izango dira. Arratsaldeko 19:00etan, Biterin. Hitzaldia antolatu du, 3. adina 3. mundurako GKEak, Udalaren, Unicefen eta Euskadiko Kutxaren laguntzarekin. Izan ere, Udalak proiektu honetarako diru laguntza eman zuen: zehazki, 13.595 euro. Diru hori erabiliko dute ordengailuak eta bestelako materiala erosteko. Casa de los muchachos delakoa Caracasgo auzo marginal batean dago.
1994 urtean joandakoa
1994 urtean joan zen Idoia Braceras Caracasera aurrenekoz, boluntario gisa. Epea luzatzen aritu da eta badaramazki 12 urte bertan. Gaur egun Movimiento Jubenil Huellas erakunderako egiten du lan, proiektuak aurrera ateratzen eta hauetarako diru laguntzak eskatzen.