Biarritz Olympique eta Northampton Saints taldeek datorren igandean jokatuko dute Heineken Cup txapelketako partidua, Anoetako zelaian, eguerdiko 14:00etatik aurrera. Hernani CREk enkargatutako sarrerak atzo eta gaur daude aukeran Landaren. Zaleek erositako txartelak bertan hartu beharko dituzte, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara. Partidua dela eta Ohorezko B mailako partidua aurreratu egin dute: Larunbatean izango da, arratsaldeko 17:00etan Landaren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!