‘Hegoaldearekin sentsibilizatzeko kanpaina’ barruan hitzaldi zikloa gaur eta bihar Biterin

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 27a, 02:00

Hirugarren adina 3garren mundurako GKEak antolatuta hitzaldiak izango dira gaur eta bihar, Kooperazio taldeak, Udalak, Unicefek eta Euskadiko Kutxak lagunduta. Gaurko hitzaldian azalduko dute Venezuelan giza eskubideak zein egoeratan dauden. Hizlariak izango dira: Txema Mercado Kooperazio Zinegotzia; Idoia Braceras hernaniarra, Huellas gazte mugimenduko proiektuen koordinatzailea; Nagore Gorostiza UNICEFeko teknikaria; eta Pello Artetxe lehendakaria. Gaur, asteartea, 19:00etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!