Lasarte-Oriako miliako IV txapelketa jokatu zen joan den larunbatean eta Eider Aldabe hernaniarra izan zen azkarrena jubeniletan. Aldabek lehen aldiz hartu zuen parte ospe haundia hartzen ari den proba honetan, jubenil, beterano eta popularretan eta txapeldun gelditu zen. Horrez gain, Mikel Von Wichmannek ere hartu zuen parte eta txikien mailan Peru Erroizenea hernaniarrak ere bai.
Eskolarteko Gipuzkoako txapelketak
Aurreko probaz gain, eskolarteko Gipuzkoako txapelketak ere jokatu dira asteburuan Lasarten eta CD Hernaniko atletak fin ibili dira. Alebin mailan Paul Susperregi (La Salle) eta Olaia Azurmendi (Langile) eta Infantiletan Imanol Lion (Salesianoak) zilarrezko dominak lortu dituzte proba konbinatuetan. Hauez gain, emaitza ona lortu zuten Ekaitz Eleta Langilekoak (5garren); Mikel Diaz Urumeakoak (4garren); eta Xabier Agirrezabala Elizatxokoa (6garren).