Elizatxo ikasleen saioa eta Korrikari buruzko saio berezia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 29a, 02:00

Molotoff Irratiak Elizatxo ikastolarekin elkarlanean jarraitzen du, eta gaur entzun ahal izango da osatzen ari diren saioetako bat, goizeko 09:00etan. Bestalde, Korrikari buruzko saio berezia ere entzun ahal izango da gaur, Molotoff Irratian. Korrikak Hernanitik egin zuen ibilbidearen jarraipena egin zuten joan den larunbatean eta Korrikan parte hartu zuten hainbat lagunekin hitz egin zuten, baita AEKko ordezkariekin ere. Gaur eguerdiko 13:00etatik 15:00etan entzun ahal izango da. Ostiralean saioa berriro ere jarriko dute, ordu berean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!