Hauteskundeetarako zentsua ikusgai jarriko dute apirilaren 9tik 16ra arte (biak barne) Udaletxean. Idazkaritzan izango dituzte zerrendak, 2garren solairuan, eta 09:00etatik 13:00etara jarri dute hauek ikusteko ordutegia. Horretarako, NAN-a edo pasaportea erakutsi beharko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!