Sukaldaritza ikastaroa antolatu du aurten ere Hernaniko Udaleko Hezkuntza, Lan Heziketa eta Enplegu Sailak, INEM eta Europako Gizarte Fondoak lagunduta. Ikastaroak apirilaren 16an hasiko dira eta azaroaren 16an bukatu. Ordutegia, berriz, goizeko 09:00etatik 15:00etara izango da, Transpakarren. Ikastaro trinkoa izango da, 829 ordukoa, eta programa zabala prestatu dute.
Izen ematea INEMen Ikastaroa
INEMeko enplegu txartela eguneratua daukan jendearentzat da eta komenigarria da Graduatua aterea edukitzea. Behin ikastaroa bukatuta, ikasleek praktikak egiteko aukera izango dute sektoreko enpresetan. Izen ematea zabalik Ikastarorako izen ematea zabalik dago, datorren ostiralera arte. Izena INEMeko bulegoan eman behar da Lasarte-Orian. Plaza guztiak beteko ez balira, izen ematea luzatu egingo lukete.
Elikadura eta dietetika
(35 ordu).
Barazkiak, arraina, itsaskiak, haragia, hegaztiak eta ehiza, gordinean prestatu eta kontserbatzea (220 ordu).
Oinarrizko sukaldaritza: fondoak, saltsak, zopak, barazkiak eta lekale
lehorrak (110 ordu).
Pasta, arroza eta beste zereal batzuk oinarri dituzten funtsezko jakiak (60 ordu).
Arrautzak oinarri dituzten funtsezko jakiak (40 ordu).
Arraina, itsaskia, haragia, hegaztiak eta ehiza oinarri dituzten funtsezko jakiak (110 ordu).
Gozogintza, postre eta izozki kontuetan oinarrizko prestaketak (135 ordu).
Sukaldaritza nazionala, bertakoa eta nazioartekoa
(75 ordu).
Sormeneko sukaldaritza
(15 ordu).
Ingurumenarekin sentsibilizatzeko moduloa (9 ordu).
Elikagaien manipulatze moduloa (10 ordu).
Arriskuei aurre hartzeko moduloa (10 ordu).