Tailerra dute emakumeek gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 26a, 02:00

Hiri debekatuaren mapa eratzen ari dira Hernaniko Udal berdintasun sailetik. Joan den ostiralean hasi ziren tailerrak egiten herriko emakumeekin eta gaur eta bihar izango dute jarraipena, oraingoan euskeraz. Goizez eta arratsaldez egiteko asmoa zuten hasieran, baina azkenean arratsaldez bakarrik egingo dituzte, Biteriko aretoan. Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko 625-706760 telefonoa edo kontseilua1@hernani.net helbide elektronikoa dira kontaktuak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!