Buruntzaldeko arraindegietan Eska ezazu arraina euskaraz kanpaina egin dute azken hilabeteetan. Errezeta bat idatzi eta arraindegietan uzten zutenak sariak irabazteko aukera dute. Gaur ezagutuko dira Hernaniko irabazleak, 13:00etan, Udaletxeko pleno aretoan. Bertan izango dira Hernaniko arraindegietako ordezkariak eta Txema Mercado Euskera zinegotzia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!