Hernanik aurrerapausu haundia eman zuen atzo sailkapenean, Gernikari 28-22 irabazita Landaren. Hiru jardunaldi falta direnean, hernaniarrak sendo daude igotzeko bidea irekitzen duen bigarren postu horretan. Hernaniarrak nagusi izan ziren partidu hasieratik eta lehen zati borobila jokatu zuten, jokaldi politak egiten eta espektakuloa ematen. Gauzak bigarren zatiak okertu ziren eta epailea erabaki arraroak hartzen hasi zen. Azkenean bi jokalari kanporatu zituen epaileak. Landareko harmailak oso haserre bukatu zuen epailearen jokaerarekin.
Hurrengoa, larunbatean Oviedoren aurka
Hurrengo partidua datorren larunbatean jokatuko du Hernanik, Oviedoren aurka, 17:00etan. Biarritzen partidua ikusi ahal izateko aurreratu dute eguna.
Jubenilei omenaldia
Partidu hasi aurretik omenalditxo bat egin zioten talde jubenilari, Euskadiko txapeldunak geratu zirelako.