Hernaniko Osasun eta Gizarte Ongintzarako Udal Patronatuak, Prebentzio Zerbitzuaren bidez, tertulia bat antolatu du gaurko Biterin, Arreta defizita eta hiperaktibitatea: Zer da eta nola eragiten du zenbait familietan gaiarekin. Hitzaldia 15:00etan hasi eta 16:30ak arte izango da eta gaiarekin interesa duen edozein gonbidatu dute parte hartzera.
ADAHIGI taldeko bi kide
Hitzaldian, ADAHIGI elkarteko (Gipuzkoan arreta defiziterako eta hiperaktibitaterako dagoen elkartea) bi kide izango dira bertan: Maite Urkizu, psikopedagogoa, eta Pedro Belauntzaran, afektatutako seme baten aita. Hitzaldian hiperaktibitatea eta arreta defizita zer diren eta nola antzeman daitezkeen azalduko dute, laguntza zerbitzuetara nora jo daitekeen jakinaraztearekin batera.
‘Prebentzioa familian’
Gaurko tertulia Prebentzioa familian programaren barruan sartzen da eta aurrekoan Autismoa eta Asperger sindromeari buru egiten zutenaren jarraipena izango da.