Gonzalo Asensio onena

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 25a, 01:00

Joan den igandean plater tiro txapelketa jokatu zuten Santa Barbaran Txantxangorriko bazkideek eta Gonzalo Asensio izan zen onena, 15 platerak jota. Narciso Sestelo eta Vidal Parra gelditu ziren 2 eta 3garren 14 plater jota; Luis Garayar eta Xabier Mujika 4 eta 5garren 13na platerekin; eta Antonio Aranburu, Antonio Redondo, Manu Loinaz, Pablo Tejada eta Roberto Garcia Tejedor 6, 7, 8, 9 eta 10garren, 12na platerekin. Tiraldia puntuagarria da Txantxangorriko erregularitate txapelketarako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!