Dena eman arren, esku hutsik

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 25a, 01:00

Hernanik, hamarrekin 30garren minututik, galdu egin zuen Beasainen aurka (1-2). Gorengo taldeak zapore gaziko puntua ekarri zuen (3-3). 1. mailako jubenila gaur Zubipen, 18:00etan.

Emakumezko ligako taldeak galdu egin zuen atzo Beasainen aurka Zubipen, 1-2. Hernaniarrak jarrera bikaina erakutsi zuten, baina ezin izan zuten Maider kaleratzearen zamarekin (30garren minutuan). Entrenatzaileen esanetan, epaileak partidua baldintzatu zuen lehen zatiko bi jokaldietan, eta horren ondorioz kaleratzea eta Beasainen gol bat etorri ziren. Oso haserre zeuden hernaniarrak partidu bukaeran Kale ala balekoa zen partidua, eta porrotarekin Hernani aurreko postuetatik urrundu da erabat.

Gorengoak bi puntu galdu

Gorengoak puntu bat ekarri zuen Trintxerpetik, hiruna berdinduta baina hiruak eskuan izan zituen, 1-3 aurreratu baizen 55garren minutuan. Hauek ere hamarrekin bukatu zuten partidua, Imanol Arregi kaleratu baizuten partidu bukaeran. Zarautzek irabazi egin zuen bere partidua eta 8 puntuko aldea dute orain.

1. mailako jubenila Zubipen

1. mailako jubenilak Tolosa hartuko du gaur, 18:00etan. Partidurik galdu gabe daude biak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!