Autodefentsa ikastaroa

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 28a, 02:00

Martxoaren 8an antolatutako egitarauaren barruan, autodefentsa ikastaroa izango da emakumeentzat, Biterin. Larunbatean izango da goiz eta arratsalde (10:00-14:00 eta 15:30-19:30), Maitena Monroy-ren eskutik. Izen ematea ostirala aurretik egin behar da telefono hauetan: 943 337017 edo 605 714985; edo e-mail honetan: kontseilua2@hernani.net. Berdintasun Kontseiluak eta Hernaniko Udalak antolatu dute ikastaroa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!