Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zerbitzu Publikoetako sailetik adierazi dutenez, Bidebieta eta Gabriel Zelaia plazetan kirolerako eta aisialdirako azpiegiturak jartzeko obrak hasi dira eta espero dute San Joan jaietarako bukatuta izatea.
´Bizilagunek eskatuta`, Gabriel Zelaia plazan bi saskibaloi saski eta bi porteria baxu jarriko dituzte (hockey estilokoak). Bidebieta plazan, berriz, lau frontoi txiki dituen egitura bat eta kirol-pista bat jarriko dituzte
Andoni Amonarraiz Zerbitzu Publikoetako buruak dionez, ´plaza hauek apur bat utzita zeuden, eta orain, berrituak izan diren plazen eta parkeen zerrendara gehituko dira`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!