Balear uharteetako saxofoi taldea, gaur Chillida Lekun Haize orraziaren omenez

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 25a, 01:00

Balear Uharteetako saxofoi ensemblea, gaur Chillida Lekun izango da, 11:30etatik 13:00etara, Elkarrizketa haizeari izenarekin bataiatutako ekitaldian. Haize orraziaren 30garren urteurrenagatik antolatutako aurreneko ekitaldia izango da hau, eta museotik diotenez, talde egokia da gaurkoa, haize edo metal soinuak jorratzen dituztelako. Saxofoi taldeak musika garaikidea joko du (Kazuto Miyazawa, Christophe Havel, Luciano Berio, Iannis Xenakis...) eta formazio ezberdinetan joko dituzte piezak; denak batera, launaka eta bakarka. Museoko bisitariak inolako prezio igoerarik gabe ikusi ahal izango dute musika emanaldia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!